Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2008
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza
Programa honen bidez laguntzak arautu dira Euskal Herriko turismo-eskaintzaren zenbait arlotan enpresa berriak (ETT) sor daitezen eta lehendik daudenak eraberritu daitezen, turismoaren arlo horiek behar bezain garaturik ez daudelako.
Enpresa txikiak eta ertainak (ETTak).
1.- Diru-kopurua:
5 urteko aurrerapen itzulgarriak eta urtebeteko gabealdikoa.
Onuradunek honako laguntza hauek jaso ditzakete:
- Inbertsio lagungarriaren %30eko aurrerakin itzulgarriak; gehienez ere 900.000 euroraino.
- Bideragarritasun-edota finantza-planaren %100eko aurrerakin itzulgarriak, 6.000 euroraino.
2. Diruz lagungarriak diren proiektuak:
A. Hotelak: eraikin berri bat egitea edo eskuratzea, hotel gisa erabiltzeko; lehendik badagoen eraikin bat birgaitzea edo modernizatzea, hotel gisa erabiltzeko; aurretik badauden hotelen instalazioak eta ekipamenduak zabaltzea.
Horretarako, ondoko baldintzetatik batzuk bete beharko dira:
1. Parke naturalen barruan edo parke naturaletatik hurbil dauden udalerrietan egotea edo Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren inguruan egotea.
2. Turismo orientazioko udalerrietan egotea, bigarren eskuko etxebizitzetarako adierazleen arabera (Turismoa Antolatzeko Legea).
3. Premiazko jarduna behar duten zona kaltetuetan egotea.
4. Hotel espezializatutzat jotzea (Turismoa Antolatzeko 102/2001 Dekretuaren arabera).
5. Beren instalazioetan kiroleko, aisiako edo osasuneko jarduera osagarriak edukitzea.
B. Landetxeak: eraikin bat eraikitzea edo jada eraikita dagoen eraikin bat birgaitzea, landetxe bezala erabiltzeko. "Landetxeetarako Kalitate Sisteman" bildutako gutxieneko estandarrak bete behar dituzte.
C. Turismo apartamentuak: eraikin bat egitea edo aurretik badagoen eraikin bat birgaitzea, turismo apartamentu bezala erabiltzeko.
D. Kanpinak: instalazioari baimena emandako kanpinak eraikitzea. Bere baitan daude lehendik badauden kanpinen hobekuntza jakin batzuk.
E. Lehendik badauden hotelen egiturak edo ekipamenduak modernizatzea, Informazioaren Gizartean kokatutako teknologiak dituzten turismo ostatuetan turismo ekipamenduak modernizatzea eta berritzea, eta energia hobetzea eta eraginkor egitea.
F. Turismo enpresak eta/edo turismo produktuak sortzea edo hedatzea naturaren, aisiaren edo osasunaren jardueretako sektore erakargarrietan, hala nola, golf zelaiak, pitch&putt edo antzekoak, zentro termalak, talasoterapia, natura, turismo aktibo eta kulturaleko jarduerak, denak jendeari irekiak.
G. Aurreko ataleko proiektuen bideragarritasun plana eta/edo finantza plana.
AGINDUA, 2003ko ekainaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duena.
AGINDUA, 2005eko maiatzaren 3koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen agindua aldatzen duena.
EBAZPENA 2008ko martxoaren 7koa, Turismo sailburuordearena; 2003ko ekainaren 11ko Aginduak ezarritako esparruan, diru-laguntzak emateko deialdia ezagutzera ematen duena. Agindu horren bidez, 2008ko ekitaldirako turismoaren garapenerako estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatu da.Eusko Jaurlaritza
Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 60
E-posta: A-MtzGuer@ej-gv.es
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Tel.: 94 403 70 40
E-posta: icuetara@spri.es
- Inbertsio proiektuaren memoria zehatza, jasota bidegarritasun ekonomiko-finantziero eta lan plana, proiektua egiteko epeak eta, hala behar izanez gero, establezimenduaren proiektu arkitektonikoa, memoria eta planoak barne.
- Eratze eskritura, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia eta eskatzailearen ordezkariaren ahalordetzaren fotokopia, horiek Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskuetan egon ezean eta aldaketarik izan ez bada.
- Azken urteko kontu auditatuen kopia edo, bestela, sozietate zergaren edo, hala behar izanez gero, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bi azken aitorpenak.
- Baimenik ematen ez bazaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari zerga gaietan aginpidea duten organoei, zuzenean eskatzeko zerga-obligazioak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria, horiek bete egin direla egiaztatzen duen agiria.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
2008ko maiatzaren 15ean bukatuko da.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Ez dira azaltzen.
Turismo Sailburuordetza.
Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epea.
ONURADUNAK 2007
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago.
Ez dago.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
04/04/2008