Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzak 2008
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza
"Euskadi atsegin handiz" markapeko sustapen turistikorako programa globalei laguntza eskaintzea, baita proiekzio turistiko handia duten ekitaldi bereziak sustatzea eta gaur egun dagoen eskaintzaren aldean produktu turistiko berriak sortu eta merkaturatzea ere.
Aurreikusitako diru-laguntzetarako ehunekoa, ekintzen eta onuradunen arabera, honako hau izango da:
A.- "Euskadi atsegin handiz" markapeko Sustapen Turistikorako Programa Globalak
- Hiru hiriburuetako sustapen turistikorako erakundeetarako: onartutako gastu garbiaren % 50, 100.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.
- Mankomunitate, eskualde mailako turismo-lankidetzako erakunde, Arabako Kuadrilak, eta toki-korporazioek eta landa-garapenerako elkarteek sustatutako garapen-agentzietarako: onartutako gastu garbiaren % 50, 60.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.
- Toki-erakundeetarako: onartutako gastu garbiaren % 40, 20.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.
- Irabazteko xederik gabeko Elkarte, Fundazio eta Erakundeetarako: onartutako gastu garbiaren % 50, 25.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.
Hiru hiriburuetako sustapen turistikorako gutxienez hiru erakundek eratzen dituzten elkarteen kasuan, diru-laguntza 60.000 €-koa izango da gehienez ere.
B.- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora proiekzio turistiko handia duten ekitaldi bereziak sustatzeagatik:
- onartutako gastu garbiaren % 50, 15.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin, erakunde onuradun bakoitzeko.
C.- Gaur egun dagoen eskaintzaren aldean produktu turistiko berriak sortu eta merkaturatzeagatik:
- onartutako gastu garbiaren % 60, 15.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin, erakunde onuradun bakoitzeko.
Enpresa turistiko berriaren kasuan, diru-laguntza 25.000 €-koa izango da gehienez ere.
AGINDUA, 2006ko maiatzaren 1ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duena.
AGINDUA, 2008ko otsailaren 27koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena,
Agindu honen bidez, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duen Agindua aldatu da.
EBAZPENA 2008ko otsailaren 26koa, Turismo sailburuordearena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak esleitzeari buruzko 2008ko ekitaldirako deialdia argitaratzen duena.
- Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Bulegoa
Samaniego, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa: 945 01 70 55
Helbide elek: ma-gonza@ej-gv.es
- Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Bulegoa
General Concha, 23.
48010 Bilbo
Tfnoa: 94 403.14.00
Helbide elek: a-lekue@ej-gv.es
- Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia
Tfnoa: 943 02.25.64
Helbide elek.: m-etxebeste@ej-gv.es
1. Eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa
- Eskabide-inprimakia.
- Proiektuaren memoria.
- Proiektuaren aurrekontua: aurreikusitako gastuak, jardun bakoitzeko.
- Zinpeko aitorpena.
- Hala behar izanez gero, sozietatearen eratze eskrituren eta Merkataritza Erregistroko inskripzioaren kopia.
- Hala behar izanez gero, eskatzailearen ordezkariaren ahalordearen fotokopia, hura Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskuetan egon ezean eta ahalordeduna aldatu ez bada.
- Hala behar izanez gero, Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia.
- Hala behar izanez gero, bidaia-agentziaren titulua edo lizentzia ematen deneko ebazpenaren fotokopia, jasota zein taldetakoa den eta identifikazio-kodea.
- Hala behar izanez gero, erakunde sustatzaileen artean izenpetutako lankidetza-akordioa egiaztatzen duen agiria, behar bezala formalizatua.
- ETEa izanez gero, sozietateen zergaren azken aitorpenaren kopia edo, bestela, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena, eskabidea aurkeztean aitorpena egiteko epea itxita dagoena, edo auditoretzaren txostena, horren beharra duten enpresen kasuan.
- Hala behar izanez gero, EJZren altaren kopia.
2. Ordainketarako aurkeztu behar den dokumentazioa
- Lagundutako proiektuaren burutzapenari buruzko azalpen memoria, hala behar izanez gero, prentsa txosten bat barne.
- Fakturen koadroa.
- Jatorrizko fakturak eta horien fotokopiak egiaztatzeko, bat etorri beharko dutenak lehen aipatutako fakturen koadroan jasotakoekin.
- ETEek, TC1 inprimakiaren kopia, eskariaren aurreko ekitaldiko abendukoa eta diru-laguntzaren justifikazioaren aurreko hilekoa. Kooperatibek eta ondasun erkidegoek, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean edo Autonomoen Erregimen Berezian dagoen plantillako zenbatekoaren egiaztagiria.
- Baimenik ematen ez bazaio Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari edo kasuan kasuko lurralde bulegoari zuzenean eskatzeko zerga arloko organo aginpidedunei zerga betebeharrak bete izanaren egiaztagiria, horiek bete direneko egiaztapena aurkeztu beharko da.
2008/03/29 - 2008/04/2008
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Ez dira azaltzen
Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza
Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.
2007KO ONURADUNAK
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
13/06/2007