Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Turismoa
  4.  
  5. Zerbitzuak

Erabilerreztasuna A

Hotelak eta Apopilo-etxeak: jarduera baimena eta sailkapena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza


Turismoan jarduteko baimena eta sailkapena ematea; baimena establezimenduan lanean hasi aurretik lortu behar da. Horregatik, martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 8.3. artikuluan xedatu da jarduteko baimenak eta sailkapenak ez dutela eragotziko beste organismo batzuek, euren eskumenak direla bide, beste batzuk ematea.

Nori Zuzendua

Turistei ostatu ematen dieten hotel-enpresak (martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 11. eta 12. artikuluak).

Araudia

Martxoaren 16ko 6/1994 legea, Turismoaren antolamenduari buruzkoa (EHAA, apirilaren 14koa)

102/2000 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duena.


Harremanak norekin

Lurralde bulegoetako turismoko teknikariekin

Erantsi beharreko agiriak

  1. Titularraren identifikazioa eta eskaria

1.1. BADA Titularra pertsona fisikoa: N.A.N.aren fotokopia.

1.2. BADA Ondasun erkidegoa: erkideen N.A.N.en fotokopiak, ondasun erkidegoaren kontratu eta I.F.K.aren txartela.

1.3. BADA Merkataritzako sozietatea:sozietatearen eraketaren eskrituren fotokopia, I.F.K.aren txartelaren fotokopia, eta ordezkaritzaren ahala.

  1. Higiezinaren jabetza-tituluaren edo errentamendu-tituluaren fotokopia: Errentaria bada, jabeak higiezinean jarduera egiteko baimena eman diola frogatu behar du.
  1. Irekitzeko lizentzia, Udalak emana

  2. Erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia.

  3. Burutzapenaren memoria, teknikari eskudunak sinatua; irisgarritasunaren aldeko arauak berariaz betearazi behar dira, baita segurtasunaren aldeko arauak, eta suteak ekiditeko eta itzaltzekoak.

  4. Planoen kopia

6.1. Solairuen kokaeraren eskalako planoa; gela bakoitza zertarako den adierazi behar da.

6.2. Solairuen kokaeraren eskalako planoa, kotekin.

6.3. Ebakidura planoa.

6.4. Suteen aurrearretarako elementuen (detekzio, alarma sistemak etab) eta suteen aurkako babes elementuen (BIE, itzalgailuak) kokaera planoa.

7. Gelen zerrenda (LURRALDE BULEGOAN LOR DAITEKE),

8. Autobabeserako Planoa

9. 3 izarreko eta gehiagoko establezimenduek 'Eraginkortasun energetikoari buruzko ziurtagiria' aurkeztu beharkodute, EVEk emana.


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea Urte osoan zehar
Eskabideak aurkezteko lekua

ARABAKO INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO LURRALDE BULEGOA
Samaniego,2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tef. 945 01 70 55
Helbide elek:
ma-gonza@ej-gv.es

BIZKAIKO INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO LURRALDE BULEGOA
General Concha,23
48010 Bilbao
Tef. 944 03 14 78
Helbide elek:
a-lekue@ej-gv.es

GIPUZKOAKO INDUTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO LURRALDE BULEGOA
Easo,10
20006 Donostia-San Sebastián
Tef. 943 02 25 64
Helbide elek:
m-etxebeste@ej-gv.es

Tramiteen deskripzioa

  • Agiriak aurkeztu Lurralde Bulegoan.
  • Teknikariak agiriak aztertu eta, agiriren bat falta bada, agiri osagarriak aurkezteko eskatuko da.
  • Teknikariak ikustatu eta txostena eta ebazpen proposamena egin.
  • Ebazpena prestatu eta turismoa antolatzeko zuzendariak onetsi.
  • Eskatzaileari jakinarazi.


Egitura Atal Ebazlea

Turismoa Antolatzeko Zuzendaritza


Ebazteko epea

4 hilabeteko epea izango du, eskabidea aurkezten denetik hasita.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea

Agiri osagarriak aurkezteko epea luzatzeko eskabidea

Ikuskapen-Liburua eta Erreklamazio-orriak jasotzeko eskabidea

Bestelako Agiriak

Ikuskapen Liburua (establezimenduak erosi beharrekoa, prezio ofizialean)

Erreklamazio orriak (establezimenduak erosi beharrekoak, prezio ofizialean)


Oharrak

Ez dago

Abisua


Azken aldaketa

24/02/2006