Azken eguneratzea: 2008/10/06
Dantzan Bilaka: 10 koreografia aurkeztuko dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilbon
Jarduera honen 2. edizioa aurkeztu da. Urte osoan zehar garatu ondoren, Dantzan Bilaka urrian amaituko da, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eszenatokietan 10 koreografia aurkeztuz.

Gaur goizean Donostian, Dantzan Bilaka jardueraren 2. edizioa aurkeztu da. Urte osoan zehar garatu ondoren, Dantzan Bilaka egitasmoa urrian amaituko da, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eszenatokietan 10 koreografia aurkeztuz.  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik,  Dantzan Bilaka  koreografia sorkuntza prozesuetan ikertzen eta publikoarekin beren gogoetak konpartitu nahi dituzten gazteei zuzenduta dago. Idoia Zabaleta koreografo eta programa koordinatzaile artistikoak esan duenez, Dantzan Bilakan “lantegia, gogoeta eta erakustaldia jendaurrean uztartzen dira”.

Idoia Zabaletaz gain, prentsaurrekoan izan dira Iñaki Gomez, Kultura Sustatzeko zuzendaria, eta Gustavo Gorosito, Amaia Pascual eta Beatriz Setien koreografoak.

Emanaldiak:

Gasteiz: Artium, urriak 10, 20:00etan.

Donostia: Gazteszena Egia, urriak 18, 19:30etan.

Bilbao: La Merced, urriak 30, 21:30etan.

Donostia, 2008ko urriaren 6ean

 

 

Dantzan Bilaka dossierra (pdf, 365kb)